Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


lunes, 3 de enero de 2011

hator hator neska mutil etxera!!

HATORTXUROCK 12: Elkartasun jaialdia urtarrilaren 7an eta 8an izango da Zizur Nagusian.


Euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzea helburu duen musika jaialdiak ostiralean eta larunbatean igoko ditu momentuko talde onenetakoak oholtza gainera.


Ostiralean, hilak 7, Zea Maysek eta Sorkunek emango dute kontzertua 21:30etik aurrera. Hasierako karteletan Kerobia taldea ageri zen, baina boskoteak datozen asteotako kontzertuak bertan behara utzi behar izan ditu kide batek lesioa izan duelako. Hatortxun Sorkunek ordezkatuko ditu.

Larunbatean, ordea, guztira zortzi talde ariko dira oholtza gainean arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Vomito, Vendetta, Kaotiko, Gatibu, Berri Txarrak, ZTK Rap, Governors, eta gaua amaitzeko, dantzaldia Amaiur taldearen eskutik. Ondoren, ohi bezala, Djak. Aurtengoan, Elepunto, Jo ta txo eta Nari ariko dira.



Sarrerak salgai daude www.hatortxurock.org webgunean zehazten diren tokietan.

Larunbateko sarrera: 20€ / 24 €

Bi eguneko bonoa: 25 €