Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


sábado, 27 de noviembre de 2010

EKOLIDERRAK 2011 TREBATU, EKIN ETA IZAN

19 eta 29 urte bitartean bazaude eta ekoliderra izan nahi baduzu, anima zaitez. Trebatu, ekin, izan gazte ekoliderrak proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.

Proiektu hau esan bezala, gazteei zuzenduta dago eta bereziki garapen jasangarriarekin sentsibilizatuak dauden gazteei, hau da, gazte/boluntario eta mugimendu sozialetako partaideei.


Proiektu hau aurrera eramateko tokia, Donostia izango da, hain zuzen ere, Kutxaren Artega Fundazioan eta ordutegiari gagokionez, ostegunetan arratsaldeko 16:00tatik 20:00 bitarte egongo da irekita. Formazioa, urtarriletik ekainera bitarte izango da.

Prezio 85euro izango dira, izan ere, proiektu hau diruz lagunduta dago eta epea abenduaren 3 arte izango da.

Beraz, badakizu gazte ekoliderra izan nahi baduzu zatoz Donostiara!

jueves, 25 de noviembre de 2010

Mississippi Mass Choir eta Joshua Nelson Donostian

Aurtengo Eguberrietako Gospel Kontzertuaren egitararua Mississippi Mass Choir koruak eta Joshua Nelsonek osatuko dute.

Gospe musika gogoko duten pertsonek hitzordua dute abenduaren 18 eta 19an Donostiako Kurtsalean. Sarrerak 3€koak izango dira 30 urtetik beherako pertsonentzat eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahal izango dira

Mississippi Mass choir korua etorri den guztietan sarrera guztiak saldu dira. Hauek, korurik hoberenaren Grammy saria eskuratu dute eta Stellar Awards sariak ere jaso dituzte. Bi kontzertu emango dituzte abenduaren 18an: lehenengoa 18:00tan eta bigarrena 20:00etan.

Beste aldetik, Joshua Nelsonek musika tradizio judutarra eta afrikarrak uztartzen ditu eta honen ikuskizuna abenduaren 19an izango da 19:00etan.





ZEA MAYS Donostian!

Zea Mays musika taldeak bere diska berria plazaratu du: ERA.
Euskaraz eginiko rock sendoa da laukote bilbotar honek eskaintzen duena.
Jada seigarren diskoa kaleratu dute.


Ezagutzera emateko hainbat kontzertu ematen hasi dira. CD-ak ez dira dendetan salduko, kontzertuetan baizik. Horregatik ari dira sarrera + diska 10€tan jartzen.
Donostiako DOKA kafe antzokian emango dute hurrengoa.
Datorren ostiralean, hilak 26.
Ordua: 22:00tan
Esan bezala 10€ko prezioa izango du (sarrera + CDa)

martes, 23 de noviembre de 2010

azaroak 25: emakumeenganako indarkeriaren aurka!!

Emakumeen aurkako indarkaria gehiagorik ez!


Eguna: Azaroak 25
"Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna"
Mundu guztian zehar zabalduen dagoen Giza eskubiderik urratuena da
argazkia
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguanren harira, hainbat ekitaldi:

-Azaroak 25, osteguna: Elkarteratzea 20.00etan Doneztebe plazan

-Azaroak 26, ostirala:
Film emanaldia liburutegian 18.00etan. Javier Balanguer-en "Solo mía".

-Azaroak 27, larunbata:
Autodefentsa ikastaroa. 15-25 urte arteko neskentzat Elorsoro kiroldegiko tatami gelan 9.00etatik 14.00etara.


iturria: www.gipuzkoangazte.com 

sábado, 20 de noviembre de 2010

BANDEN LEHIA 2010

          Musika gustuko baduzu eta banda batean jotzen baduzu hemen duzu aukera paregabea euskal talde entzutetsuena bilakatzeko.

Deialdi honen egilea Bilboko Udala da eta edukiari dagokionez esan, Euskararen Egunaren harira antolatutako lehiaketa honen helburua Interneteko euskal talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Bi fase izango dira: lehenengoa Internet bidez egingo da, eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batean.

Proiektu honen epea azaroaren 28 arte zabalik egongo da. Informazio gehiago nahi izanez gero edota harremanetan jarri nahi baduzu hona hemen helbide elektronikoa: info@bandenlehia.com


miércoles, 17 de noviembre de 2010

X. Skate Txapelketa

Skate-a gustuko baduzu ezin duzu galdu larunbatean ospatuko den X. Skate Txapelketa. 


Ikusteko asmoa baduzue ekitaldia 16:30tan hasiko da. Ginera Dj Etxekok eta Juantxok Glaukoma Sound System taldeko abeslariak girotuko dute.


Bestalde parte hartzeko asmoa baduzue zuen izena eman behar duzue larunbatean bertan 16:00etan. Sariak, Donostiako Slpa eta Tolosako Nimbin dendek emango dituzte.


Beste aldetik, egun osoan zehar graffiti erakustaldiak egongo dira. Gauean ere bi taldek joko dute: NaizRoxa eta Cohenek.

domingo, 14 de noviembre de 2010

Shoot Against Poverty argazki lehiaketa

Argazkigintza gustuko baduzu hona hemen aukera paregabea lehiaketa honen bitartez dirua irabazteko.
Argazki lehiaketaren antolatzailea Europar Batasuna da eta lehiaketan parte hartzeko betebeharrak ondorengo hauek dira: 15-35 urte bitarte izatea eta argazkilari profesionala ez izatea. Gaiari dagokionez geldi dezagun pobrezia hegoaldean da. Argazkia entregatzeko epea azaroak 22an izango da.

Bestalde, argazki irabazlea Bruselasen erakutsiko dute eta egileak Afrikan argazkilaritza ikasteko praktikaldia irabaziko du, Burkina Fasora bidaia eginez.

Informazio gehiagorako hemen duzu telefono eta helbide elektronikoa: 0497/3411437 eta info@shootagainstpoverty.eu

film laburren erakustaldia Pasaian!!

PASAIAKO FILM LABURREN XII. ERAKUSTALDIA IKUSKA 2010

argazkiaFilm laburrak atsegin badituzu, aurtengo IKUSKA lehiaketan, 50 film labur baino gehiago ikusteko aukeraz gain, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzu.

Egunak:
Azaroak 13tik, 20ra
Lekua: Trintxerpeko Alkateordetzan (Euskadi etorbidea zg - azoka)
Saio guztiak eta ekintza paraleloak DOAKOAK DIRA.
Egitaraua kontsultatu www.ikuska.net helbidean

viernes, 12 de noviembre de 2010

Behobiatik Donostiarako lasterketa



Igandean Euskal Herrian jokatuko da herri lasterketarik jendetsuena. Lasterketa Behobian hasi eta Donostiako Bulabarrean amaituko da.


Guztira, 20.000 pertsona parte hartuko dute herri lasterketa honetan. Baina herri lasterketa izatea ez du esan nahi ez dela lehiarik egongo. Chema Martinez eta Rafa Iglesias espainiarra, bertan ariko dira irabazpena lortzen saiatzeko. Rafa Iglesias joan den urtean irabazi zuen lasterketa baina Chema Martinezek lau alditan irabazi du.


Emakumezkoen lasterketan, Tirhas Enun eta Tigsti Gebreselassie etiopiarrak dira faborito.
Beste aldetik, gurpildun aurkidunek eta baita ere patinatzaileak hartuko fute parte.


Informazio gehiago web-orrialde honetan: http://www.behobia-sansebastian.com/

domingo, 7 de noviembre de 2010

Prestik´10 Bizkaiko gazte lanbidearen azoka

Denok dakigun bezala, aurtengoa eta behar bada hurrengoa ere, urte zailak izango dira lana bilatzeko.
Hori dela eta, Bizkaian zure esku dauden lanbide eta lan garapenerako aukeren berri izan nahi baduzu, proiektu berri honekin duzu aukera!

Hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpen eta tailer praktikoak... egingo dira. Hau guztia azaroaren 22 eta 23an ospatuko da Euskalduna Jauregian, Bilbon.

Proiektu honen antolatzailea Bizkaiko Foru Aldundia da eta babeslea BBK. Bestalde, hartzaileak gehienbat gazteak dira, alegia, Bizkaian haien esku dauden lanbide eta lan garapenerako aukeren berri izan nahi dutenak.

Helburuei dagokienez enpresen, heziketa zentroen eta herri erakundeen topalekua izatea da, gazteen lanaren etorkizuna bideratzeko, Bizkaian dauden lan, enpresa-sorkuntza eta heziketa programa guztiak ezagutaraziz.
Honez gain, sektoreko profesionalei deialdia egitea eta enpresa-sortzailearen espiritua eta enpresa-sorkuntza xedeko publikoari ezagutaraztea eta sustatzea azpimarratuko da.


Informazio gehiagorako hemen duzu telefonoa eta helbide elektronikoa: 94 418 90 55, info@prestik.net

sábado, 6 de noviembre de 2010

Ikasle Eguna Amurrion!!!

Hamar urte pasa dira lehen aldiz Ikasle Eguna ospatu zenetik. Horregatik, lehen urtean egin zen toki berean egitea erabaki du Ikasle Abertzaleak taldeak, Amurrion.

Euskal Herriko hezkuntza sistemaren inguruan eginiko mobilizazio hau festa batean bihurtu dute non giro ona egongo dela esatea ezinbestekoa den. Hainbat kontzertu izango dira festa girotzen: HABEAS CORPUS, LA PULQUERIA, GOSE, DOCTOR DESEO eta ZE ESATEK hain zuzen. (Azken honek egin du egun honetako abestia Sorkuneko abeslariarekin batera eta Izar Mendiguren bertsolariaren laguntzaz).
Gainera bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da. Goizeko 10:30etan inguratuz gero, txikienentzako jolasak, puzgarriak, pailazoak... egongo dira.

prezioak: 16euro aurretik...........................19euro bertan.

animatu!!

viernes, 5 de noviembre de 2010

Reggae eta Hip Hopa Donostian

Bihar, Donostiako Kafe Antzokian, Donostiako reggae, hip hop eta kaleko kulturari buruzko Jammin Jam jaialdia egingo dute.

Urte honetako jaialdia, laugarrena izango da eta aurrekoak bezala musika izango da ardatza. Leku desberdinetako taldeak egongo dira, hala nola, Euskal Herriko Revolutionary Brothers, King Konsul, Yanuk eta Skakeitan, Alemaniko Soul Force, Guayanako Ras MacBeane eta Frantziako Irie Ites taldeak egongo dira.

Musika emanaldiez gain, beste jarduera batzuk egongo dira. Adibidez, 20:00etan Ganjazz elkarteko kideek hitzaldi bat eskainiko dute. Hitzaldiaren gaia, Cannabisaren arriskuen murrizketa erantzunezko kontsumoa bideratuz: ereduak eta pausoak, izango da.

Jaialdi honetara joatea pentsatuta duten pertsonak, jakitea sarrera sei eurokoa dela.