Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


lunes, 3 de enero de 2011

hator hator neska mutil etxera!!

HATORTXUROCK 12: Elkartasun jaialdia urtarrilaren 7an eta 8an izango da Zizur Nagusian.


Euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzea helburu duen musika jaialdiak ostiralean eta larunbatean igoko ditu momentuko talde onenetakoak oholtza gainera.


Ostiralean, hilak 7, Zea Maysek eta Sorkunek emango dute kontzertua 21:30etik aurrera. Hasierako karteletan Kerobia taldea ageri zen, baina boskoteak datozen asteotako kontzertuak bertan behara utzi behar izan ditu kide batek lesioa izan duelako. Hatortxun Sorkunek ordezkatuko ditu.

Larunbatean, ordea, guztira zortzi talde ariko dira oholtza gainean arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Vomito, Vendetta, Kaotiko, Gatibu, Berri Txarrak, ZTK Rap, Governors, eta gaua amaitzeko, dantzaldia Amaiur taldearen eskutik. Ondoren, ohi bezala, Djak. Aurtengoan, Elepunto, Jo ta txo eta Nari ariko dira.



Sarrerak salgai daude www.hatortxurock.org webgunean zehazten diren tokietan.

Larunbateko sarrera: 20€ / 24 €

Bi eguneko bonoa: 25 €

domingo, 26 de diciembre de 2010

GRADUONDOKO MASTERRA ETA DOKTORETZA IKASTEKO MAILEGU UNIBERTSITARIOAK

Unibertsitatean karrera bat egin ondren gehiago ikasten jarraitu nahi izanez gero, hemen duzu masterra eta doktoretza ikasteko mailegu unibertsitariaok eskuratzeko aukera paregabea.

Proiektu honen deialdia hezkuntza ministerioak egin du eta baldintzak honako hauexek dira: masterra eta doktoretza egiteko titulua izatea eta matrikula egina izatea.

Edukiari dagokionez, master ikasketak burutzeko epe luzeko maileguak izango dira. Ekimenak master eta doktoretza ikasketak modu osagarri batean finantziatzea du helburu proiektu honek eta epea 2011ko martxoak 31a izango da.

Informazio gehiagorako hona hemen telefonoa eta helbide elektronikoak:
Tel: 902.21.85.00
Helbide elektronikoa: prestamos.renta@educacion.es, incidencias.pru@educacion.es

Baserritar jantzien erakusketa

ERRENTERIA

Baserritar jantziak

Errenteriako Iraultza Dantza Taldeak antolatutakoa da erakusketa hau. XVI. mendetik hona Euskal Herrian erabili izan diren jantzi gehientsuenen kopiekin osatu diute.

Iraultza taldeak eta ikerkuntza arloan egiten ari den lanari etekina ateratzeko, jantzi erakusketak eta hitzaldiak antolatzen ditu, besteak beste.

Tokia: Xenpelar Etxea, Madalena kalea, 32. Errenteria.
Egunak: Abenduaren 17tik urtarrilaren5era
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera/ 17:00/20:00

iturria: gipuzkoangazte.com 

sábado, 25 de diciembre de 2010

Graffitti erakusketa

Gaffitiak gustatzen bazaizkizu ezin duzu galdu "Inside. Arte Urbano" erakusketa. Bertan, 19 artisten lanak aurkeztuko dira eta baita ere errepaso bat egingo du korronte honek 60ko hamarkadatik gaur eginerarte izan duen errepasooa.

Erakusketa hau, maartxoaren 6a arte bisita daiteke, Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan. Gasteizeko erakusketa horretan lekua dute: graffittigintza, Djak, break dancea, etab.
60ko hamarkadaz geroztik, horiek izandako eraldaketak azalduko dira.

Esandakoa, erakusketa martxoaren 6arte egongo da eta gainera asteburuetan zuzeneko musika emanaldiak egongo dira

domingo, 19 de diciembre de 2010

Gabonetan oparitu kultura!!!

Gabonak heltzear daude eta seguraski zure familia edota lagunei zer opari diezaiekezun pentsatzen zaudela. Ba, ez hautsi gehiago burua,kultura-bonoarekin liburuak, musika, museo eta ikuskizunetarako sarrerak lor ditzakezulako.

Aukera paregabea da, izan ere, krisi ekonomiko honekin ez dago diru asko gastatzerik eta kultura-bono honekin 25euro ordaindu eta 40euro dituzu erabiltzeko, aurrezteko modu ezinhobea eskaintzen dizularik.

Kultura-bono hauek abenduaren 14tik urtarrilaren 5era egongo dira salgai, baina bakarrik 2011ko urtarrilaren 16 arte erabil daitezke.

Beraz, ez galdu denbora eta are gutxiago aurrezteko aukera!

viernes, 17 de diciembre de 2010

Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa

Bihar, BEC-en ospatzen da Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren finala. Txapelketa honetan, zortzi partehartzaile egongo dira. Urte honetan, 72 bertsolari parte hartu dute baina horietatik bakarrik zortzi gainditu dituzte kanporaketak.

Beraz, ikusleak gozatu ahal izango dute Onintza Enebeitia, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetzea semifinalisten improbizazioaz eta nola ez, puntuka klasifikatutako bertsolariaz: Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Peio Ormazabal.

Ekitaldia 17:30-etan hasiko da eta sarrerak 8.12 eta 16 eurotan salgai jarriko dira.

Informazio gehiago: www.bizkaikotxapelketa.biz

Santo Tomas Pasai Donibanen

badakizuen bezala, urtero anebduaren 21ean, Santo Tomas eguna ospatzen da.
Baina Pasai Donibanen, aurreko igandean egiten da ospakizuna, hilaren 19an, aurten.

hauxe da goizeko egitaraua:

10:30etan: konpota lehiaketa
12:30etan: Pasaia Lezo Lizeoko haurren kanten aurkezpena
13: 30etan konpota lehiaketaren irabazlea

GOIZ GUZTIAN ZEHAR TRIKITILARIAK IZANGO DIRA HERRIAN
GAINERA, PRODUKTUZ JOSITAKO POSTUAK IZANGO DITUGU: etxean egindako eztia, ogia, egur tailak, krema naturalak, liburuak...

ETA FESTA HONETAN NOLA EZ DIRA EGONGO ANIMALIAK, TALOAK ETA TXISTORRA.

jendea baserritzarrez jantzia eta giro euskaldun eta jatorrean murgilduta...

hartu zure gona eta txapela eta etorri hona!!!! ONGI PASAKO DUZU

eta asteartea, hilaren 21ean, SANTO TOMAS EGUNEAN, Donostiara, Azepitira, Bilbora, Errenterira... joateko aukera izango duzu.

ONGI PASA