Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


sábado, 30 de octubre de 2010

Gaztezulo bideo lehiaketa

Denbora librea baldin baduzu, dibertitzeko gogo handia eta dirua lortu nahi baduzu, anima zaitez gaztezulo bideo lehiaketara.

Antolatzailea gaztezulo da eta lehiaketa honen betebeharrak ondoko hauek dira: 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete, bideoen iraupena 1-3 minutu bitartekoa behar du izan eta euskaraz eginak.

Edukiari dagokionez, bideoak “Hi eta hire munduak” gaian oinarritu behar dira eta lana entregatzeko epea urriaren 1etik azaroaren 15era bitarte izango da.

Bideoak igotzeko bi sare sozial egongo dira, esate baterako euskaltube eta youtube eta saria 1500 eurokoa izango da.

Beraz, zinema gustuko baduzu eta dirua irabazi nahi baduzu, anima zaitez parte hartzera!!

Informazio gehiagorako hemen duzu honako helbidea: gaztezulo@gaztezulo.com

Beldurrezko eta fantasiazko zinemaldia Donostian!


Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren XXI.astea iritsi da Donostiara! Urtero bezala, fantasiarekin eta beldurrarekin gozatzeko aukera iritsi da. Urriaren 30etik, azaroaren 5era izango dira ateak zabalik.

Sail ofizialeko 24 filma luze ( horietatik 21 arituko dira lehian), 22 film labur, "Piztia Pantailan. Aleiser Crowley eta fantasiazko zinema" zikloko 9 film, haurrentzako 2 pelikula, 5 erakusketa, inaugurazio egunean programaturiko kale antzezlana eta gure hiria jai giroan murgilduko duten beste hainbat jarduera.

INFORMATU ZAITEZ:    
http://www.donostia.org/home.nsf/0/690750BE90196BB6C12577C4003621CF?OpenDocument&idioma=eus


aukeratu zure gustokoena eta disfrutatu!!

viernes, 29 de octubre de 2010

Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa

Igande honetan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko da.
Txapelketa Igorreko kiroldegian izango da 17:30etan.

Eneko Abasolo Abarkas, Ortzi Garitano, Beñat Vidal, Peio Ormazabal, Joanes Igeregi eta Miren Amuriza.
Sei bertsolari hauek ariko dira haien bertsorik hoberenak kantatzen eta jendearen arratsaldea animatzen.

Jendeak, zortzi eurotan eskuratu dezake bere sarrera. Bazkideentzat prezioa bost eurokoa da eta umeentzat hirukoa.










domingo, 24 de octubre de 2010

Kukutza Eskalada Taldearekin ESKALATZERA!!!

Gama eta Las Tuercasera joateko deialdia zabaldu du, eskalatzaile den edo izan nahi duen edozeinentzat.
Ikasturte hontako egutegiari hasiera emateko Kukutza Eskalada Taldeak Gama eta Las Tuercesera eskalada irteera antolatu du Urriak 29, 30, 31 eta 1erako.
Apuntatzeko azken eguna Urriak 25a izango da kukutzaeskaladataldea@gmail.com helbidera mezua bidaliz.
Ondoren, Urriak 26an atsaldeko 20:00tan Kukutzako bulderran bilera egingo da irteeraren nondik norakoak prestatzeko.

Beraz, eskalatzailea bazara edo ikasi egin nahi baduzu...Animatu zaitez!!!


iturria:                www.topatu.info

sábado, 23 de octubre de 2010

Mendia eta Natura

Naturaz gozatzea eta ibiltzea gustuko baduzu eta ez baduzu inorekin joaterik, mendizaleen elkarteetara jo dezakezu.


Elkarte hauetan mendiaz gozatzea asko gustatzen zaien pertsonak biltzen dira. Aukera paregabea da lagun berriak egiteko edota astebukaeretan ongi pasatzeko.


Donostian badaude zenbait elkarte non mendizaleak elkartzen diren eta txangoak eta bidaiak antolatzen dituzten mendiaz gozatzeko.


Errenterian, esate baterako, Urdaburu Mendizale Elkartea dugu. Bertako mendizaleak astebukaeraero elkartzen dira mendira txango bat egiteko. Gipuzkoako mendi desberdinetara joan izan dira. Hortaz, esan beharra dago, Gipuzkoa ezagutzeko abagune aproposa izan daitekeela.


Beraz, mendia gustuko baduzu Gipuzkoa zein beste Euskal Herriko mendizale elkarte batetara joan zaitezke.

Informazio gehiagorako ondorengo web elektroniko hau duzu : www.gipuzkoaoinez.net    

viernes, 22 de octubre de 2010

Gaztekutxa Donosti Bodyboard Air Show

Bodyboard zalea bazara, asteburu ezin hobea pasatzeko aukera daukazu.
Larunbata eta igande honetan Gaztekutxa Donosti Bodyboard Air Show jokatuko dute Zurriola hondartzan.


Euskal Herriko zenbait bodyboarderrek hartuko dute parte, hala nola: Alex Uranga, Beñat Elosua, Iñigo eta Borja Ganzaraiz, Aritz Larrinaga eta David Perez.
Ez dira faltako Ipar Euskal Herriko eta Frantziako parte hartzaileak ere, hala nola: Julien Miremont, Jeremy Arnoux, Eric Gamez...


Epaileek ez diote olatuen gainean eginiko lan osoari erreparatuko, maniobra osoari baizik. Horregatik parte-hartzaileek bi aukera izango dituzte maniobra hoberenak egiteko.


Beste aldetik, larunbatean, 22:00etan proiektatuko dira "Festival de Cortometrajes de Bodyboard"era aurkeztutako obrak.


Informazio gehiago nahi baduzue orrialde honetan daukazue: http://www.edubartolome.com/meduxa/08/?p=5213

sábado, 16 de octubre de 2010

Aspertuta zaudenean zer?

Kirola asperraldiari aurre egiteko irtenbide oso aproposa izan daiteke. Gainera, oso ona da osasunerako eta urteak pasa ahala gorputza ondo mantentzeko.

Donostian, esate baterako, "Donostia Kirola" duzu eta txartela eginez gero, aukera paregabeak dituzu kirol desberdinetako ikastaroak egiteko, besteak beste aerobic, capoeira, esgrima, dantza latinoak etabar.
Donostiako "Kirol txartelarekin", bertako edozein instalazio publikora sar zaitezke. Denera hamabost kirol instalazio dira eta bertan mota guztietako kirola egiteko aukera duzu.

Ordaintzeko moduei dagokionez, bi eratara egin dezakezu: urteko bonoaren bitartez edota lauhileko bonoaren bitartez. Azkenengo honetan hiru alditan egingo da ordainketa, esate baterako urtarrilan, maiatzan eta irailan.

Informazio gehiagorako deitu ezazu telefono honetara: 943481880

Beraz, badakizu zer egin espertuta zaudenean!

viernes, 15 de octubre de 2010

Pobreziaren aurkako astea Donostian!!

"KONTSUMOA GUTXITU, AZTARNA TXIKITU" lelopean igaroko dituzte lau egun hauek Donostian. Pobreziaren aurka egingo diren akintzen egitaraua duzue honako hau:   

  • urriak 14: "en defensa del crecimiento" hitzaldia ONCE aretoan (Etxaide 14). arratsaldeko 19:00tan.  
  • urriak 15: zinea 19:00tan: "utopía" (Kutxa areatoa-arratsate kalea)  
  • urriak 16: 12:00etan kalejira eta batukada Alde Zaharretik. Ondoren, 13:30etan, pobrezia eta bazterketaren aurkako bazkari herrikoia Trinitate plazan.  
  • urriak 17: 12:00etan pobreziaren aurkako Bizi martxa Haizearen orraziraino.
        Informazio gehiagorako: www.pobreziacero.org


iturria:             http://www.gipuzkoangazte.info/gaia.asp?zegaia=11

jueves, 14 de octubre de 2010

Seat bere urteburua ospatu egiten du



Urriaren 16an, larunbata, Seat kontzertu bat eskaintzen du bere 60. urteburua ospatzeko. Kontzertua Bilboko Arenalean izango da eta dohainik, beraz, bilbotar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Egun horretako protagonistak eta festa animatuko dutenek Maldita Nerea, La Sonrisa de Julia, Georgina eta El Mentón de Fogarty izango dira.

Lagunekin joateko, musikaz gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea da hau! Dantzan aritzeko eta musikaz gozatzeko gogoak badituzue hurbildu zaitezte larunbatean 19:30etan Bilboko Arenalera!

sábado, 9 de octubre de 2010

Zer egin astebukaeran???

Aspertuta zaudela eta ez duzula planik, Donostian aukera anitz dituzu zure astebukaera paregabea izan dadin.
Eguraldi ona egiten badu Donostiako hondartzetako batera joan zaitezke edota goizean goiz Santa Clara irlara joan eta arratsalde partean Igeldo mendira igo zaitezke.
Bestalde, eguraldia okertzen bada, Donostiak oso agenda interesgarria eskain zaitzake. Kurssalen, Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean, antzerki, dantza eta musika onenaz goza dezakezu, esate baterako, abenduan Victoria Eugenian Chicago musikala izango dugu. Eguraldi txarraren ondorioz, triste edo aspertuta bazaude,  Kurssalen “Las Noches de Paramound Comedy”-ren eskutik barre egin zaitzakeen monologoez disfruta dezakezu.
Beraz, ez gelditu etxean eta gozatu Donostiak eskaintzen dizkizun aukerez!
Anima zaitez!!!


viernes, 8 de octubre de 2010

Athleticeko Museoa

Ostirala da eta hurrengo astean zubia daukagu. Jende asko oporretara joateko aprobetxatuko du. Baina planik ez badaukazu ez larritu!

Athletic Clubeko taldearen jarraitzailea bazara plan ikaragarria daukagu zuretzat eta zure familiarentzat!
Astelehen eta asteartean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:00 arte aukera daukazue Athleticeko museoa bisitatzeko.
Orduro egingo dira bisitak eta San Mames barrukoa gidatua izango da.
Jakin ezazue, erakusketa egonkorraz gain, behin behineko erakusketa bi eskaintzen direla: "Mister Pentland" eta "Jose Antonio Aguirre futbolari-lehendakari".

Anima zaitezte!!

goazen denok NAFARROA OINEZERA!!

2010eko Nafarroa oinez iritsi da. 
urriaren 17an, igandean.........ATARRABIAN!!!!


"Munduz mundu" lelopean azaldu da aurten Paz de Ziganda ikastola euskara unibertsora zabaltzeko helburuarekin. Ikastolen elkarteak urtero antolatzen duen Nafarroako jairako aste bete falta da!

Autobusak antolatu dituzte inguruko bailaretan. APUNTATU NAHI BADUZU DEITU 943771228 telefonora!!

Euskara eta ikastolei laguntzeko aukera paregabea oraingoa. Egun osoan zehar adin guztietako jendearentzat ekintzak:  ikuskizunak (sabel dantzak, euskal dantzak, Txan magoa, betizu disko festa...), jokoak, tailerrak, puzgarriak, txistulariak, kontzertuak ( Ze Esatek, Bizardunak, Tximeleta, Kerobia, trikidantz, Trikizio...)... bezalako eginkizunak giro apartean murgilduak!!

anima zaitezte!!

http://www.nafarroaoinez.net/ 





lunes, 4 de octubre de 2010

ZURE AISIAN ZER?

Aupa laguna!!

Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.


Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...


Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!

Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?