Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


sábado, 23 de octubre de 2010

Mendia eta Natura

Naturaz gozatzea eta ibiltzea gustuko baduzu eta ez baduzu inorekin joaterik, mendizaleen elkarteetara jo dezakezu.


Elkarte hauetan mendiaz gozatzea asko gustatzen zaien pertsonak biltzen dira. Aukera paregabea da lagun berriak egiteko edota astebukaeretan ongi pasatzeko.


Donostian badaude zenbait elkarte non mendizaleak elkartzen diren eta txangoak eta bidaiak antolatzen dituzten mendiaz gozatzeko.


Errenterian, esate baterako, Urdaburu Mendizale Elkartea dugu. Bertako mendizaleak astebukaeraero elkartzen dira mendira txango bat egiteko. Gipuzkoako mendi desberdinetara joan izan dira. Hortaz, esan beharra dago, Gipuzkoa ezagutzeko abagune aproposa izan daitekeela.


Beraz, mendia gustuko baduzu Gipuzkoa zein beste Euskal Herriko mendizale elkarte batetara joan zaitezke.

Informazio gehiagorako ondorengo web elektroniko hau duzu : www.gipuzkoaoinez.net    

No hay comentarios:

Publicar un comentario