Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


domingo, 19 de diciembre de 2010

Gabonetan oparitu kultura!!!

Gabonak heltzear daude eta seguraski zure familia edota lagunei zer opari diezaiekezun pentsatzen zaudela. Ba, ez hautsi gehiago burua,kultura-bonoarekin liburuak, musika, museo eta ikuskizunetarako sarrerak lor ditzakezulako.

Aukera paregabea da, izan ere, krisi ekonomiko honekin ez dago diru asko gastatzerik eta kultura-bono honekin 25euro ordaindu eta 40euro dituzu erabiltzeko, aurrezteko modu ezinhobea eskaintzen dizularik.

Kultura-bono hauek abenduaren 14tik urtarrilaren 5era egongo dira salgai, baina bakarrik 2011ko urtarrilaren 16 arte erabil daitezke.

Beraz, ez galdu denbora eta are gutxiago aurrezteko aukera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario