Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


viernes, 17 de diciembre de 2010

Santo Tomas Pasai Donibanen

badakizuen bezala, urtero anebduaren 21ean, Santo Tomas eguna ospatzen da.
Baina Pasai Donibanen, aurreko igandean egiten da ospakizuna, hilaren 19an, aurten.

hauxe da goizeko egitaraua:

10:30etan: konpota lehiaketa
12:30etan: Pasaia Lezo Lizeoko haurren kanten aurkezpena
13: 30etan konpota lehiaketaren irabazlea

GOIZ GUZTIAN ZEHAR TRIKITILARIAK IZANGO DIRA HERRIAN
GAINERA, PRODUKTUZ JOSITAKO POSTUAK IZANGO DITUGU: etxean egindako eztia, ogia, egur tailak, krema naturalak, liburuak...

ETA FESTA HONETAN NOLA EZ DIRA EGONGO ANIMALIAK, TALOAK ETA TXISTORRA.

jendea baserritzarrez jantzia eta giro euskaldun eta jatorrean murgilduta...

hartu zure gona eta txapela eta etorri hona!!!! ONGI PASAKO DUZU

eta asteartea, hilaren 21ean, SANTO TOMAS EGUNEAN, Donostiara, Azepitira, Bilbora, Errenterira... joateko aukera izango duzu.

ONGI PASA

No hay comentarios:

Publicar un comentario