Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


domingo, 26 de diciembre de 2010

GRADUONDOKO MASTERRA ETA DOKTORETZA IKASTEKO MAILEGU UNIBERTSITARIOAK

Unibertsitatean karrera bat egin ondren gehiago ikasten jarraitu nahi izanez gero, hemen duzu masterra eta doktoretza ikasteko mailegu unibertsitariaok eskuratzeko aukera paregabea.

Proiektu honen deialdia hezkuntza ministerioak egin du eta baldintzak honako hauexek dira: masterra eta doktoretza egiteko titulua izatea eta matrikula egina izatea.

Edukiari dagokionez, master ikasketak burutzeko epe luzeko maileguak izango dira. Ekimenak master eta doktoretza ikasketak modu osagarri batean finantziatzea du helburu proiektu honek eta epea 2011ko martxoak 31a izango da.

Informazio gehiagorako hona hemen telefonoa eta helbide elektronikoak:
Tel: 902.21.85.00
Helbide elektronikoa: prestamos.renta@educacion.es, incidencias.pru@educacion.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario