Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


viernes, 17 de diciembre de 2010

Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa

Bihar, BEC-en ospatzen da Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren finala. Txapelketa honetan, zortzi partehartzaile egongo dira. Urte honetan, 72 bertsolari parte hartu dute baina horietatik bakarrik zortzi gainditu dituzte kanporaketak.

Beraz, ikusleak gozatu ahal izango dute Onintza Enebeitia, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetzea semifinalisten improbizazioaz eta nola ez, puntuka klasifikatutako bertsolariaz: Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Peio Ormazabal.

Ekitaldia 17:30-etan hasiko da eta sarrerak 8.12 eta 16 eurotan salgai jarriko dira.

Informazio gehiago: www.bizkaikotxapelketa.biz

No hay comentarios:

Publicar un comentario