Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!
Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?
Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?
jueves, 2 de diciembre de 2010
ABENDUAK 3: euskararen eguna!!
GIPUZKOA
Euskararen eguna zuretzat egunero bada ere, gaur ospatzeko aukera izango duzu Gipuzkoako herri askotan.
Baita interneten ere!
- Gehitu zure irudia Donostia Euskarazen argazkien mosaikora: 6000 aurpegi baino gehiago daude dagoeneko! nik ere euskaraz!
- Atzerritarrak ere euskaraz Etxepare Institutuaren egitasmoan: euskara mundiala!
- Egunero interneten euskara erabili nahi baduzu, aprobetxatu gaur zure nabigatzailea euskaraz jartzeko: nabigatu euskaraz!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario