Oraindik ez baduzu gazte txartela zeri itxaroten ari zara?
Izan ere, gazte txartelarekin gauza asko lor ditzakezu, besteak beste deskontuak, zozketetan parte hartzeko aukera izatea etabar.
Azkenengo gauza da Amsterdamera asteburu bat zozketatzea nahi duzun lagunarekin joan zaitezen 2011ko lehen hiruhilean zehar.
Baina kontutan izan behar duzu, zu eta zure lagunak gazte txartelaren titularrak izan behar zaretela.
Zozketa honen epea abebduak 19 arte da eta parte hartzeko hizpideak honako hauek dira:
Formularioa zure datuekin bete behar duzu abenduaren 19a baino lehen, eta zorte pixka bat izan.
Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.
Egin klik "gustatzen zait" Gazteaukerak Facebooken duen orrian.
Abenduaren 21ean zozketaren irabazleen izenak Gazteaukeraren Facebookean eta Gazteaukera webguneko berrien atalean argitaratuko ditugu.
Saridun suertatzen bazara, zure lagunen izenak eman beharko dituzu, eta hauek Gazte-txartelaren titularrak direla egiaztatuz gero, zurekin harremanetan jarriko dira saria gozatzeko jarraitu behar dituzun argibideak jakinarazteko.
Beraz, badakizu ez itxaron eta egin zaitez gazte txartela!
Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!
Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?
Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario