Sarrera hau batez ere kazetaritza ikasten ari direnentzat zuzenduta dago. Irratian lan egin nahi baduzu edota hizlari fina bazara hemen duzu aukera paregabea zure zaletasuna praktikan jartzeko.
EGK-k (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) badu jada bere irratsaioa. Bilboko Tas Tas irrati librearen bitartez Gazte Borraste irratsaioa duzu bi astelehenero behin arratsaldeko 20:00tan, zure trebetasuna edo zaletasuna praktikatzeko aukera paregabea.
Irratsaio hau entzuteko ez duzu Bilbon egon beharrik, izan ere, beste toki batetik entzun nahi baduzu Tas Tas-eko webgunearen bitartez duzu aukera eta parte hartu nahi baduzu, honako bi helbide hauen bitartez egin dezakezu: komunika@egk.org eta gazteborraste@tas-tas.org
Beraz, kazetariaren lana gertutik bizi nahi baduzu hemen duzu aukera ezin hobea.
Anima Zaitez hizlari!!
Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!
Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?
Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?
No hay comentarios:
Publicar un comentario