Aupa laguna!!Gu Maialen, Itziar eta Ainhoa gara. Blog hau kazetaritzako karreran sartzen den lan bat da. gaia "aisialdia" izatea erabaki dugu aukera paregabeak eskaintzen dizkigulako: interesgarria iruditzen zaigulako, informazioa lortzea erraza delako eta plazarazteko gai polita iruditzen zaigulako.Zer eginik ez duzula? Aukera paregabeak dituzu zure egunerokoan bizitzako rutinatik irten eta egunak bereziak eta originalak izateko. Atera kalera, parte hartu, hitz egin... Aisialdia plater garrantzitsua da gure eguneko bazkarian, baina ilarrak bezala, hor uzten ditugu, agian ez dakigulako apreziatzen...Guk bazkalosteko kafea gurekin hartzera gonbidatzen zaitugu. Eseri, lasai hartu eta hitz egin dezagun. Egunero dauden eginkizunen, lehiaketen, ekintzen, promozioen, kurtsoen... eta hainbat gauzaren berri emango dizugu blog honen bitartez. Helburua, normalean etxean geratzen diren asmo alper horiek kalera ateratzea da. Kalean bizitza bat egitea eta ZURI gauza berriak ikasi, ikusi, entzun eta esateko aukeren berri ematea da. ZER, NON, NOIZ ETA NOLA!!



Beraz, kafea nola azukrearekin ala gabe?


jueves, 2 de diciembre de 2010

Barricadako kontzertua

Barricada taldea gustatzen bazaizu, ezin duzu galdu abenduaren 11an emango dute kontzertua.
Kontzertua Pasai Donibaneko polikiroldegian izango da gaueko 21:00etan eta bere azken diskoko abestiak eta gainerako abesti mitikoak kantatuko dituzte.

Sarrerak 21 eurokoak izango dira eta herri desberdinetako tabernetan salduko dira. Nahiko erraza da heltzea, kotxez heldu daiteke edo bestela autobusa bereziak egongo dira horretarako.

Beste aldetik, bertan txosnak egongo dira eta bertan bokatak eta edariak salduko dituzte.

Hemen daukazue informazio gehiago: http://bixibixike.files.wordpress.com/2010/11/barricada51.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario